XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

URKIOLA GANETIK.

Emen natorkizu irakurle, Urkiola'tzaz zerbait idazteko asmoz.

Gitxi dira Euzkadi'n, gitxiago Bizkaian, toki au nun dagon eztakienik.

Aneikak (millakak) dira urtero, egun bat edo beste bertan egin-eta, juaten diranak.

Nok ez ete daki txiki-txikitatik gure aitak eta amak erakutsitako abesti au: Askok egiten dautsa - San Antonio'ri - Egun batian joan'ta - Bestian etorri.

Mañaria ta Otxandiano-bitartian eta 737 neurkin itsas-gora eleiz-onduan, Urkiola'k gauza bi daukoz ikusgarriak: bere Andoni Deun bien Txadon ospetsua ta bertatik agertzen diran ikuskizun zoragarriak.

Urkiola beti da zoragarria, bai negu gogorrez ta bai udan.

Ainbat mendi orlegi ta aitz zorrotz daukoz berari begira ta bera besarkatzen: - Saibi, Anbote, Aiteluitz, Untziliaitz, Mugarra ta Eskubaratz onduban, eta Gorbea, Sollube, Bizkargi urrintxuago -; eta Laida -Sukarrieta- ondartzeko olatubak, kiñu dagitse urrun-urrunetik.

Ikuskizun atsegingarria benetan, bere Algustidun egillia dana gurtuteko tokirik egokienetarikua.

Onen toki ederrian egon arren, zaletasun gutxi-edo leukakie bertarako, bertako elexan Andoni Deunen irudiak ezpalegoz.

Gure asaben oitura ta ekandu zarrai jarraituz, edonoz datortz ainbat lagun Deunen onerazpenez.

Edesti - zerbait -.

Orain datorzenetatik askok baña, eleiz barria ikusita, antziñako gizaldietan beste eleiz txikiago bat eguala, eztabe jakingo.

Noiz iragi zan lenagoko txadon txiki a, ziur-ziur eztakigu: ingurri zarrak diñoskubenez baña, Bizkai-eleizetatik antziñakuen bat izan ei zan.

Batzuben ustez, zortzi-bederatzigarren gizaldikua.

Bai ba, aldi aretan basatxonuak bakarrik egozan eleizatzat mendi-goi ta leku-eskutuetan-eta (Labairu'k), areriuen bildurrez-edo; eta guztietatik izen aundiena, Urkiola'ko basatxonuak euki ei-eban inguruetako bazter guztietan.

Geruago, 1646-bagillaren 8'garren egunerako, beste txadon barri ta aundiago bat amaitu zan, 30 neurkin luze ta 10 zabalez eukazla.

Ezkenengo au be, urtiakaz jausi biarrian aurkitu zan, eta diru asko-samarren bat-edo batu zanian, beste eleiz aundi ta eder bat egitia, erabagi eben.

Au dala-ta, 1899-bagillaren 13'an asi ziran lanak, eta 1915-urtian aldara nagusi ingurua gerturik egoan, eta bertan meza nagosia esanagaz, Gazteiz'ko Gotzain jaunak.

Berpizkunde bigarren egunian onetsi eban.

Lanak aurrera joan ziran eta 1928-bagillaren 5'erako eleizaren beste zati eder bat egiña izan zan.

Geruago, Muxika eta Urreztarazu'tar Matai, Gasteiz'ko Gotzain ospetsubak iskindu edo konsagratu eban 1933-dagonillaren 27'an.

Oraintsutik, Ertxadona (parrokia) dogu.

Bere tellatuko urak, itxaso bira doaz: Kantauri itxasora eskumakuak, eta Mediterraneora eskerrekuak.

Aspaldi onetan baña, biarrak guztiak geldituta dagoz: luzeran 30 neurkin eta zabaleran beste 30 daukozala; 60 neurkin eukiko dauz amaitzen danian, 40 n. gorantz jualdegi (kanpai-torre) bigaz aurreko aldetik.

Orain dagon kanpai-torria barriz, 1870-urtian iragi zan, Manaria'ko aitz-arriaz.

Bere lau aldietan punto erdizko medio punto lau arruztai arcos zabalduak daukoz lau kanpaitzako tokiak, ertzetan lau goizpargillien irudiak dagozala; goiko aldian eukazan pizkunde-inbela chapitel renacentista ta burdiñezko gurutza, 1941-42-15'eko aize ikaragarriak jaurti ebazan lurrera.

Txadon aundi ta eder au guztiz noz amaituko dan, batek ba-daki.

Orduan bai, Bizkai'ko txadonik aundiena izango litzakela.

Datorren urteko udan beste 15 neurkin luzatzen asiko ete diran zurru-murrua dabil, naikua diru batzen ba'da orduko-edo....